BETIERRE enpresak 6 urteko ibilbidea egin ondoren, eraldaketa-prozesu bati egin zion, eta horren ondorioz, proiektu kooperatibista hau sortu zen. Orbelek, Betierrek bezala, Biomasaren arloan jarraitzen du lanean.
Kooperatibaren helburua gure bezeroen beharrei erantzun integrala eskaintzea da, eta horretarako, energia berriztagarrietan oinarritutako berokuntza-sistemen inguruko aholkularitza eman eta sistema horiek instalatzen ditugu. Era berean, mantenimendu-zerbitzua ere eskaintzen dugu. Euskal Herri osoan egiten dugu lan, baina, batez ere, Nafarroan, Gipuzkoan eta Araban.
OlatuKoop Kooperatiben Sareko bazkidea da Orbel. Sare horrek ekonomia sozial eta eraldatzailea du oinarri, eta horren ondorioz, pertsonak eta ingurumena daude sistemaren ardatzean.